Jornadas Profesionales de ilustración con Elena Odriozola y Gustavo Puerta en Montehermoso

ilustrapados; Charla y Taller con Elena Odriozola y Gustavo Puerta

Masterclass “NARRAR por CAPAS”, impartido por Elena Odriozola (Premio Nacional de Ilustración 2015) y Gustavo Puerta Leisse

14 y 15 de diciembre de 10h a 14h, Centro Cultural Montehermoso, Vitoria-Gasteiz.

CONTENIDO:
Cada técnica tiene sus propias posibilidades narrativas y el empleo de las transparencias, la superposición de papeles, el manejo de las luces y sombras le brindan al ilustrador un recurso que genera una atmósfera muy especial a determinado tipo de historias. Descubrir cómo construir estos artefactos, cómo podemos sacarles partido y adentrarnos de lleno en la experimentación son los objetivos que nos planteamos un este taller lúdico-teórico-práctico.

Ponencia Elena Odriozola, “Santo Edward, protégeme”

15 de diciembre 19h, Centro Cultural Montehermoso, Vitoria-Gasteiz. Acceso gratuito.

SINOPSIS
Cómo salirse de la página y los personajes que no aparecen. ‘Esto es un teatro de papel, pero al principio era una ilustración. Cuando cambias el formato, haces lo que tienes que hacer, cobra vida algo diferente. A veces hay que salir de la ilustración.”

Ponencia Gustavo Puerta Leisse, “Lo que no se está ilustrando”

15 de diciembre 20h, Centro Cultural Montehermoso, Vitoria-Gasteiz. Acceso gratuito

SINOPSIS
Pareciera que el arraigado prejuicio según el cual los libros ilustrados son un formato menor exclusivo de quienes no saben leer comienza a resquebrajarse. No obstante, el libro ilustrado para adultos aún no ha adquirido la normalidad que muchos anhelamos. En la mayoría de los casos, la ilustración actúa como un añadido decorativo de pretensiones artísticas que poco o nada aporta a nivel narrativo. En esta charla nos detendremos en aquellas propuestas que exploran las posibilidades comunicativas y creativas del libro ilustrado para adultos.

REQUISITOS PARTICIPACIÓN MASTERCLASS “NARRAR POR CAPAS”:

La Asociación cultural ILUSTRAPADOS EN ARABA, junto con el Centro municipal MONTEHERMOSO organiza las I JORNADAS PROFESIONALES DE ILUSTRACIÓN “MAZOKA”, en las que 20 afortunad@s podrán disfrutar de manera gratuita del Taller que los días 14 y 15 de diciembre impartirán Elena Odriozola y Gustavo Puerta Leisse.

Los participantes pueden ser tanto ilustradores profesionales como noveles o estudiantes, locales o nacionales, pero han de tener necesariamente conocimientos y competencias básicas en dibujo e ilustración.

Cada persona interesada deberá remitir antes del 18 de noviembre de 2016 un correo electrónico a mazoka@ilustrapados.org con la siguiente información y documentación:

  1. A) Currículo académico y profesional.
  2. B) Enlace a portfolio online
  3. C) 1 ilustración representativa de la obra personal. La imagen debe cumplir los siguientes requisitos:
  • Tamaño: 1.000 píxeles en su lado más largo.
  • Formato de archivo: JPEG de alta calidad.
  • Resolución: 72 ppp.
  • Color: RGB.

Se confirmará la inscripción vía e-mail.

Recibidas las solicitudes y finalizado el plazo, los profesores junto con la asociación evaluarán y valorarán las peticiones y las plazas serán otorgadas de manera discrecional, en base a la documentación recibida y el potencial de desarrollo de las candidat@s.

La decisión de los 20 seleccionados y 2 suplentes se dará a conocer el 21 de noviembre en la web (www.mazoka.org) y redes sociales de Ilustrapados en Araba, así como a través de comunicación electrónica al mail de los participantes.

ilustrapados; Elena Odriozola

ELENA ODRIOZOLA; ILUSTRADORA

Siendo pintores su abuelo y su padre, es en el seno de su propia familia donde se alimenta esta afición. A partir de los trece años empieza a recibir clases de pintura en la escuela. Más tarde realiza estudios de Arte y Decoración. En 1989 comienza a trabajar en una agencia de publicidad dando sus primeros pasos en el mundo de la ilustración. En 1995 publica su primer título ilustrado, Agure jakagorria del autor Jesus Mari Olaizola “Txiliku”. Desde entonces sobrepasa la centena de títulos ilustrados publicados y traducidos a varias lenguas, desde clásicos hasta autores contemporáneos: Frankenstein de Mary Shelly, Cuánta tierra necesita un hombre de León Tolstoi o La princesa y el guisante de Hans Christian Andersen.

Los reconocimientos y premios recibidos por su trayectoria profesional son numerosos. Entre otros le han sido otorgados: Segundo Premio Nacional de Ilustración (2006), Premio Euskadi, por el trabajo “Aplastamiento de las gotas” (2009), CJ Picture Book Award for new publications(2010), CJ Culture Foundation (2010) por “Oda a una estrella”, Premio Euskadi, por el trabajo “Tropecista” (2013), Premio Junceda Internacional(2014), Premio Nacional de Ilustración (2015), Manzana de Oro de la Bienal de Ilustración de Bratislava , por el trabajo “Frankenstein” (2015)

ilustrapados; Gustavo Puerta

GUSTAVO PUERTAS LEISSE; CRÍTICO LITERARIO

Investigador, crítico literario y especialista en literatura infantil. En la actualidad es editor de la revista cultural para niños La Leche. A través de la Escuela Peripatética de Literatura Infantil y Juvenil imparte cursos para ilustradores, escritores, editores, maestros, bibliotecarios. Es profesor del Máster en Álbum Infantil Ilustrado, (Casa del lector- iconi). También ha sido docente del Máster en Libros y Literatura para Niños y Jóvenes (UAB), del Máster de Promoción de la Lectura de la Fundación FGSR – Universidad de Alcalá de Henares y del Curso de Postgrado Lectura, libros y lectores infantiles y juveniles, Universidad de Zaragoza

Entre los años 2006 y el 2012 dirigió las secciones de educación y literatura infantil y juvenil en la revista Educación y Biblioteca. Y entre el 2002 y el 2008 trabajó como crítico en el suplemento El Cultural del periódico El Mundo. También es colaborador habitual de publicaciones como el suplemento cultural Babelia del periódico El País, Lazarillo, CLIJ, Babar, Encuentros con la crítica, Fadamorgana, entre otras.

En el año 2008 obtuvo la beca de residencia e investigación de la Internationale Jugendbibliothek (Munich).

ilustrapados; Charla y Taller con Elena Odriozola y Gustavo Puerta

“GERUZEN BIDEZ KONTATZEA” maisu-klasea, Elena Odriozolaren (2015eko Ilustrazioko Sari Nazionala) eta Gustavo Puerta Leisseren eskutik

Abenduaren 14an eta 15ean, 10:00etatik 14:000etara, Vitoria-Gasteizko Montehermoso kulturunean.

EDUKIA:
Teknika bakoitzak berariazko narrazio aukerak eskaintzen ditu; hartara, gardentasunak erabiltzea, paperak gainezartzea, argiak eta itzalak maneiatzea baliabide izango dira ilustratzailearentzat istorio jakin batzuetan oso giro berezia sortzeko orduan. Horrelakoak nola eraiki, etekina nola atera jakitea eta esperimentazioan bete-betean sartzea dira lantegi ludiko-teoriko-praktikoaren helburuak.

Elena Odriozolaren hitzaldia, “Edward santua, babes nazazu”

Abenduaren 15ean, 19:00etan, Vitoria-Gasteizko Montehermoso kulturunea. Doako sarrera.

LABURPENA
Nola irten orrialdetik eta agertzen ez diren pertsonaiak. “Hau paperezko antzokia da, baina hasieran ilustrazio bat zen. Formatua aldatzen duzunean, hau da, egin behar duzuna egiten duzunean, desberdina den zerbait agertzen da. Batzuetan ilustraziotik irten beharra dago”.

Gustavo Puerta Leisse-ren hitzaldia, “Ilustratzen ari ez dena”

Abenduaren 15a, 20:00etan, Vitoria-Gasteizko Montehermoso kulturunea. Doako sarrera.

LABURPENA
Antza denez, pitzatzen hasita dago liburu irudiztatuak irakurtzen ez dakitenentzako maila baxuagoko formatua delako aurreiritzi sendoa. Hala ere, helduentzako liburu irudiztatuek oraindik ere ez dute lortu askok irrikatzen dugun normaltasuna. Kasu gehienetan, ilustrazioa izan ohi da asmo artistikoak dituen dekoratzeko gehigarri bat, maila narratiboari gutxi edo ezer gutxi eransten diona. Hitzaldi honetan arreta jarriko dugu helduentzako liburu irudiztatuen komunikazio eta sortze aukerak miatzen dituzten proposamenetan.

“GERUZEN BIDEZ KONTATZEA” MAISU-ESKOLAN PARTE HARTZEKO BETEBEHARRAK:

ILUSTRAPADOS EN ARABA kultur elkartea, MONTEHERMOSO kulturunearekin batera, “MAZOKA” ILUSTRAZIOAREN I. JARDUNALDI PROFESIONALAK antolatzailea da. 20 lagun zorionekoak izango dira; izan ere, dohainik gozatuko dute Elena Odriozolak eta Gustavo Puerta Leiseek emango duten lantegiaz abenduaren 14an eta 15ean.

Parte-hartzaileak izan daitezke ilustratzaile profesionalak zein hasiberriak edo ikasleak, bertokoak edo kanpokoak, baina beti ere marrazketan eta ilustrazioan oinarrizko ezaupide eta trebetasunak izan beharko dituzte.

Interesatu bakoitzak mezu elektroniko bat bidali beharko du azaroaren 18a baino lehen, beherago adierazten den informazioa eta dokumentazioa gehituz, honako helbide elektroniko honetara: mazoka@ilustrapados.org

  1. A) Curriculum akademikoa eta profesionala.
  2. B) Lineako portfoliorako esteka.
  3. C) Norberaren lanaren adierazgarria den ilustrazio bat. Irudiak honako ezaugarriak izan behar ditu:
  • Neurria: 1.000 pixel, alderik luzeenean.
  • Artxiboaren formatua: kalitate handiko JPEG-a.
  • Bereizmena: 72 ppp.
  • Kolorea: RGB.

Izen-ematea posta elektronikoz konfirmatuko da.

Behin eskaerak jasota eta epea bukaturik, irakasleek elkartearekin batera eskaerak baloratu eta plazak esleituko dituzte nahierara, kontuan hartuta jasotako dokumentazioa eta hautagaien garapen-gaitasuna.

Zeintzuk izango diren 20 hautatu eta 2 ordezkook jakinaraziko da azaroaren 21ean www.mazoka.org web gunean, Ilustrapados en Arabako sare sozialetan, baita parte-hartzaileen helbide elektronikoetara mezu baten bidez ere.

ilustrapados; Elena Odriozola

ELENA ODRIOZOLA; ILUSTRATZAILEA

Aita eta aitona margolariak zituen; hartara, familian bertan zaletasuna piztu zitzaion. Hamahiru urte bete, eta hasi zen pintura eskolak jasotzen eskolan. Geroago Arte eta Dekorazio ikasketak egin zituen. 1989an publizitate agentzia batean hasi zen lanean eta ilustrazio munduan lehenengo urratsak eman zituen. 1995ean argitaratu zuen bere lehen titulu irudiztatua, Agure jakagorria, Jesus Mari Olaizola, “Txiliku”, idazlearena. Ordutik hona ehunetik gora dira argitaratutako eta hainbat hizkuntzatara itzulitako liburu irudiztatuak, idazle klasikoengandik garaikideengana: Mary Shelly-ren Frankenstein, Lev Tolstói-ren Zenbat lur behar ditu gizon batek? edo Hans Christian Andersen-en La princesa y el guisante.

Ibilbide profesionalean jasotako aintzatespenak eta sariak ugariak izan dira; besteak beste, Ilustrazio Sari Nazionalen 2. saria (2006); Ilustrazioko Euskadi Saria (2009), Aplastamiento de las gotas lanagatik; CJ Picture Book Award for new publications(2010), Oda a una estrella lanagatik; Euskadi Saria (2013) Tropecista lanagatik; Junceda Internacional Saria (2014); Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala (2015); Bratislavako Biurtekoko Urrezko Sagarra, Frankenstein lanagatik (2015)

ilustrapados; Gustavo Puerta

GUSTAVO PUERTAS LEISSE; LITERATURA KRITIKARIA

Ikertzailea, literatura kritikaria eta haur literaturan aditua. Gaur egun La leche haurrentzako aldizkari kulturalaren argitaratzailea da. Haur eta Gazte Literaturako Eskola Peripatetikoaren bidez ikastaroak ematen ditu ilustratzaileentzat, idazleentzat, argitaratzaileentzat, maisu-maistrentzat edo liburuzainentzat. Álbum Infantil Ilustrado (Casa del lector- iconi) masterreko irakaslea da. Era berean, Libros y Literatura para Niños y Jóvenes (UAB) masterreko irakaslea izan da; Alcalá de Henareseko unibertsitatearen Promoción de la Lectura de la Fundación FGSR masterreko irakaslea, baita Zaragozako unibertsitatearen Lectura, libros y lectores infantiles y juveniles graduondoko irakaslea ere.

2006tik 2012ra bitartean Educación y Biblioteca aldizkariaren hezkuntzako eta haur eta gazte literaturako atalak zuzendu zituen. 2002tik 2008ra bitartean kritikari ibili zen El Mundo egunkariko El Cultural gehigarrian. Halaber, ohiko kolaboratzailea da honakoetan: El País-eko Babelia kultur gehigarria, Lazarillo, CLIJ, Babar, Encuentros con la crítica, Fadamorgana.

2008an lortu zuen Municheko Internationale Jugendbibliothek-eko egoitza eta ikerketa beka.

Dejar una respuesta